near Pasai Donibane, País Vasco (España)
Viewed 70 times, downloaded 0 times
Itinerary description
Pasaia San Juanetik Donostira egindako bidea, Santiago bideko iparraldeko bidearen 2. etapa da. Ibilbide hau mendian barrena ibiltzeko zoragarria da, eta zailtasun ertainekoa dela esango genuke. Ibilbidea San Juanen hasten da, Oiartzun ibaiaren alde batean, eta ibaiaren beste aldera joan ginen 0,50 zentimo bakarrik eraman gintuen txalupa baten garraio publikoan sartu ondoren. Ibaia zeharkatu eta gero, San Pedrora heldu ginen. Itsasontzira sartzeko Mugi txartela erabili genuen, hau da, garraio publiko guztietan harekin bidaiatzeko aukera ematen duen txartela. Behin Pasaia San Pedrora iritsi ginela, itsaso ondoan dagoen bide asfaltatu batetik ibili ginen pixka bat, mendian gora harrizko eskailera luze batzuetara iritsi arte. Eskailera zatiari txangoaren zatirik gogorrenetako bat esango genuke, nahiko aldapatsuak eta irristagarriak zirelako. Ibilbide osoko igoeraren lehen zatia eskailera hauek izan ziren. Herritik oinez hasi eta mendira sartzeko sarbidea eman ziguten, eta gora igo ondoren, bazkaltzeko eta atseden hartzeko aproposa den paraje eder bat aurkitu genuen, “Faro de La Plata”-ren ondoan zegoena. Handik aurrera jarraitu ondoren, bidean zegoen iturri batekin topo egin genuen, eta aurrera jarraituz, bazkaltzeko toki eder bat ere. Merenderoan, esplanada handi bat zegoen, eta hango eserlekuez eta jolasleku polit batzuez gozatu genuen, oso aproposa zelako atsedena hartzeko. Amaiera gisa, aldapan behera abiatu ginen Donostiko Zurriola hondartzaren bukaera aldera iritsi arte, non, gure ibilbidea bukatu egin zen.
Iturria, hasieratik 2.9 Km-ta dago. Eta merenderoa, hasieratik 5.7 Km-ta.
Waypoints
Itxasontzia
Pasai San Juanetik Pasai San Pedrora gurutzatzea ahalegindu zigudan itxasontzia. Bidaia 0,50 zentimo bakoitzak.
Margo turistikoa
Mendian barrena sartu baina lehen aurkitu dezakegun ontziola alboan dagoen margo bat.
Itsasargia
Eskailerak igotzean itsasoaren alboan dagoen, itsasora bista zoragarriak dituen itsasargi txiki bat.
Paisaia
Mendira igo eta gohialdetik ikusten dugun paisaia.
Faro de la Plata
Hamaiketakoa eta atsedena hartu genuen tokia. Hemendik pasaiako “Faro de la Plata” ikus dezakegu.
Iturria
Eskailerak igo eta bezain pronto aurkitu genuen iturri naturala, "Fuente de los Ingleses" bezala ere ezagutzen da.
Gurutzebidea
Merendero gunera joateko hartzen dugun bidea edo gututzebidea.
Uliako merenderoa
Bazkaltzeko merendero aproposa. Mailak, eserlekuak eta parke bat dago. Ulia interpretazio zentrotik gertu dauden pagoen artean haur parke bat dago.
Uliako dorrea
Merenderotik atera eta aldapan behera aukitu dezakegun harriz egindako “el molino de Ulia” izeneko haize errota baten zati bat aurki dezakegu.
Gurutzebidearen seinalea
Bidea indikatzen gaituen seinale bat da, zein bidea nondik den erakusten duen.
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
.......