Activity

Ganguren botanika ibilbidea

Download

Trail photos

Photo ofGanguren botanika ibilbidea Photo ofGanguren botanika ibilbidea Photo ofGanguren botanika ibilbidea

Author

Trail stats

Distance
3.01 mi
Elevation gain
427 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
427 ft
Max elevation
1,533 ft
TrailRank 
39
Min elevation
1,154 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 17 minutes
Time
one hour 52 minutes
Coordinates
845
Uploaded
January 4, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Aretxalde, País Vasco (España)

Viewed 24 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofGanguren botanika ibilbidea Photo ofGanguren botanika ibilbidea Photo ofGanguren botanika ibilbidea

Itinerary description

Ibilbide hau 12 urteko umeentzat zuzenduta dago, ibilbide honen bitartez hainbat espezie ezagutu ahal dituzte.

Waypoints

PictographTree Altitude 1,407 ft
Photo ofZuhaitzen inausketa

Zuhaitzen inausketa

Inausketa landare baten zati bat moztea da, gehienetan adarrak baina batzuetan ere kimuak edo sustraiak. Helburua izan daiteke landareari nahi dugun itxura ematea , fruitu gehiago ematea edo hostoen dentsitatea arintzea. Kontuz eta behar bezala eginda, inausketak fruitu errendimendua areagotu dezake. Basogintzan enbor zuzenak eta adabegi gutxikoak lortzeko egiten da.

PictographTree Altitude 1,242 ft
Photo ofHereda helix

Hereda helix

Huntz arrunta (Hedera helix) Hedera generoko espezie botaniko bat da, jatorriz Europan, Afrikako iparraldean, eta Asiako baso hezetan. Euskal Herrian dagoen familiaren nahiz generoaren ordezkari bakarra da, eta oso ugaria da leku heze eta ospeletan. Landare bizikorra da, betiberdea eta zurkara, herrestaria nahiz igokaria. Euskarririk izanez gero, hormetan, harkaitzetan nahiz zuhaitzetan gora hazten da eta 25-30 metrotaraino igo daiteke dituen zurezko sustrai arrotzei esker.

PictographTree Altitude 1,340 ft
Photo ofEucalyptus globulus

Eucalyptus globulus

Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus) mirtazeoen familiako eta eukaliptoen generoko zuhaitza da, jatorriz Australia eta Tasmaniakoak. Eukaliptoaren hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dira; eta helduak, berriz, txandakatuak, peziolodunak, larrukarak eta lantza formakoak. Oso usaintsuak dira hosto guztiak. Fruitua kono formakoa da; berde-urdinxka hasieran, eta arrea heltzean.

PictographPanorama Altitude 1,387 ft
Photo ofMahai paronamikoa

Mahai paronamikoa

Mahai honetan ikusten dira inguruan dagozen mendien norabidea eta mendi hoien altuerak.

PictographTree Altitude 1,382 ft
Photo ofUlex europaeus

Ulex europaeus

Ote zuria (Ulex europaeus) lekadunen familiakoa eta Ulex generoko zuhaixka da. Mendebaldeko Europakoa da jatorriz, Erresuma Batutik Portugaleraino. 2,5 metroko zuhaixka izatera heltzen da eta bere adar nagusiak, beti ere tente eta arantzadunak, ziztatzeko prest azaltzen dira. Lore hori ilunak, urrintsu samarrak, 14-18 mm luzeak eta mordo txikietan eratuak izaten ditu. Arrautza itxurako fruitu beltz iletsua du. Europako mendebaldean hazten da eta Euskal Herrian, klima ozeanikoa eta lurzoruak azidoak diren lekuetan batez ere, oso arrunta da.

PictographTree Altitude 1,381 ft
Photo ofCastanea sativa

Castanea sativa

Gaztainondoa, gaztaina edo gaztaina arbola (Castanea sativa) Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. 20-35 m-ko garaiera eta 2 m-ko diametroko enborra edukitzera irits daitekeen zuhaitz hosto erorkorra da. Bere hostoak oblongo-lantzeolatuak dira, 16-28 cm luze eta 5-9 cm zabal dira, eta ertzean hortz zorrotzak dituzte. Hosto erorkorreko zuhaitz handia da; 35-40 m garai izatera irits daiteke. Adaburu zabala, biribildua eta irregularra du.

PictographTree Altitude 1,454 ft
Photo ofCortaderia selloana

Cortaderia selloana

Panpa-lezka, panpa-belarra edo muztuka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, panpan bizi da, bai eta Patagonian ere. Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu: ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da.

PictographTree Altitude 1,476 ft
Photo ofPinus pinaster

Pinus pinaster

Itsas pinua (Pinus pinaster) Pinaceae familiaren espezie bat da. Itsas pinua espezie atlantikoa da eta bereziki ugaria Euskal Herriko iparraldeko eta Landetako baso-berritzeetan, eskualde honetako konifero adierazgarria bihurtu delarik. Lurzoru hareatsuetan hazten da, intsinis pinua ez bezala, eta beraz, horrelako eskualdeetan landatzeko ezin aproposagoa da. Itsas pinua 25-30 metroko zuhaitza da, baina baldintza onetan 40 metroraino haz daiteke. Sustrai-sistema garatua du eta sustrai nagusia zein sekundarioak nahiko sakonak dira. Enborra zuzena du eta gaztetan azal gris iluna.

PictographTree Altitude 1,478 ft
Photo ofPinus sylvestris

Pinus sylvestris

Pinu gorria edo ler gorria (Pinus sylvestris) Pinaceae familiaren espezie bat da. Beste pinu espezie batzuetatik erraz bereiz daiteke bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranjari erreparatuz. Eurasian du jatorria, baina banaketa muga Iberiar penintsulan topatzen duenez, bertan ez da oso espezie ugaria. Gainera, Iberiar penintsulan pinu honen beherakada ikusi izan da azken urteotan. Pinu gorria 35 metrorainoko zuhaitza dugu, eta enborrak metro baterainoko diametroa izan dezake.

PictographTree Altitude 1,478 ft
Photo ofRubus ulmifolius

Rubus ulmifolius

Eurasian du jatorria, baina banaketa muga Iberiar penintsulan topatzen duenez, bertan ez da oso espezie ugaria. Gainera, Iberiar penintsulan pinu honen beherakada ikusi izan da azken urteotan. Ulmifolius izenak zumar-hosto esan nahi du, dituen hostoen itxuragatik.

PictographWaypoint Altitude 1,522 ft
Photo ofPico Ganguren

Pico Ganguren

Ganguren mendiaren puntu altuena da.

PictographPanorama Altitude 1,522 ft
Photo ofPanoramica

Panoramica

Pico Gangurenetik panoramica oso polita dago. Bertatik Bilboko aireportua oso ondo ikus dezakezu.

PictographWaypoint Altitude 1,520 ft
Photo ofPico Ganguren

Pico Ganguren

Altuera 477m Ganguren M.T Urtea 1995

PictographTree Altitude 1,416 ft
Photo ofTracheophyta (Iratzea)

Tracheophyta (Iratzea)

Iratzea edo garoa espora bidez ugaltzen den landare baskularren taldeko kidea da, hau da, xilema eta floema duten landareak dira. Goroldioetatik eta beste briofitoetatik bereizten dira baskularrak izateagatik, ura eta mantenugaiak eroaten dituzten ehun espezializatuak dituztelako eta euren bizi zikloko fase nagusia esporofitoa delako.

PictographTree Altitude 1,394 ft
Photo ofFrangula alnus

Frangula alnus

Zumalakarra edo oilakaran (Frangula alnus) Rhamnaceae familiako espeziea da. Ingurune oso hezean hazten da, eta haren azala purgatzaile gisa erabiltzen da. Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia, adar mehe eta ia horizontalak, 7 cm-rainoko hosto minzkara obatuak edo eliptikoak eta lore pentamero hermafrodita berdexkak edo horixkak dituena. Fruitua hasieran gorria eta gero beltza den drupa da.

PictographFauna Altitude 1,399 ft
Photo ofThaumetopoea pityocampa

Thaumetopoea pityocampa

Prozesionaria edo pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa) Thaumetopoeidae familiako tximeleta-espezie bat da, ezaguna pinuetan ageri diren beldar iletsuak direla-eta. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu-adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Pinu-hostoz elikatzen dira. Habiatik kanpora ilaran ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea, edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.

PictographTree Altitude 1,336 ft
Photo ofChamaecyparis lawsoniana

Chamaecyparis lawsoniana

Lawson altzifre (Chamaecyparis lawsoniana) Cupressaceae familiaren espezie baten izen arrunta da. Hosto iraunkor konifera hau Oregonen eta Kalifornian du jatorria eta beste lekuetan apaingarri moduan erabiltzen dute.

PictographTree Altitude 1,309 ft
Photo ofLaurus nobilis

Laurus nobilis

Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Zuhaitzak orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak.

PictographTree Altitude 1,286 ft
Photo ofAcacia melanoxylon

Acacia melanoxylon

Zur beltzeko akazia, latinez Acacia melanoxylon, Australiako ekialdeko espezie autoktonoa da. Zuhaitz hau altu eta azkar hazten da, 45 m baino gehiagora. Tolerantzia handia du edozein ingurunetan hazteko baina klima hotzetan hobeto hazten da. Hosto iraunkorreko zuhaitza da eta herrialde askotan espezie inbaditzaile bihurtu daiteke. Eremu naturaletan eta landatuetan kontrolatzea kostu handiak eragiten du, hala ere, bere egurraren balioa emaitza ekonomiko onak eman ditu.

PictographTree Altitude 1,186 ft
Photo ofBetula pendula

Betula pendula

Urki dilindaria edo, batzuetan, urki zilarkara (Betula pendula) urkien (Betula) generoko hosto galkorreko zuhaitza da. Europan hedatuen den espeziea da, batez ere iparraldean, nahiz eta hegoaldeko mendialdean ere ageri. Hosto-erorkorreko zuhaitza da eta 25 metro garai izatera irits daiteke. Adaburu estua eta kono formakoa du, adar zintzilikariekin. Zurtoina zuzena da. Azala zuria du, eta zeharreko lentizela arreak ditu tarteka. Neguan ez deko hostorik.

PictographTree Altitude 1,176 ft
Photo ofPicea abies

Picea abies

Izei gorria (Picea abies) Pinaceae familiaren espezie baten izen arrunta da. Europan jatorria du. Hosto iraunkor konifera honek 35-55 metro arteko altuera ere izan dezake.

PictographTree Altitude 1,177 ft
Photo ofAlnus glutinosa

Alnus glutinosa

Haltz beltza edo haltz arrunta (Alnus glutinosa) Alnus generoko zuhaitza da, Euskal Herrian ohikoa. Horregatik, sarri, haltz izen soila erabiltzen da izendatzeko. Tamaina ertaineko zuhaitza, 20 metrotara irits daitekeena. Hostogalkorrak dira (neguan ez ditu hostorik), eta hosto sinple eta txandakatuak dituzte. Kimu eta adartxo gaztean nahiko lingirdatsuak dira. Fruituak behin lorea ernalduta udazkenean heltzen dira.

PictographTree Altitude 1,163 ft
Photo ofQuercus rubra

Quercus rubra

Haritz gorria, amerikar haritza edo ipar haritza (Quercus rubra) Quercus generoko zuhaitz espeziea da. Jatorria Ipar Amerikan du, Ameriketako Estatu Batuen ipar-ekialdean eta Kanada hego-ekialdean. Europan XVIII. mendean barneratu zen eta egun herri atlantikoetan dago hedatua, Euskal Herria barne. Hostoek lobulu sakonak dituzte, punta-estuak. Udazkenean kolore gorria hartzen dute. Neguan ez ditu hostorik.

PictographTree Altitude 1,187 ft
Photo ofLigustrum ovalifolium

Ligustrum ovalifolium

Arbustu japoniarra (Ligustrum ovalifolium) Ligustrum generoaren espeziea da. Korean du jatorria. Oleaceae familiako zuhaixka iraunkor bat da, lorezaintzan asko erabiltzen dena, oso landatarra delako eta erraz zaintzen delako. Azkar hazten den zuhaixka bat da, 4 metroko altuera izan dezakeena. Hosto txikiak obalatuak eta berde biziak ditu. Loratzea panikula horietan gertatzen da.

PictographTree Altitude 1,190 ft
Photo ofFagus sylvatica

Fagus sylvatica

Pago arrunta (Fagus sylvatica) Fagaceae familiako zuhaitz hosto erorkorra da. Euskal Herrian dagoen Fagus generoko espezie bakarra izaki, euskaraz, besterik gabe, pagoa deitu ohi zaio. Euskal Herrian eta Europako beste hainbat lekutan, zura ustiatzeko, lepatu egiten dira. Zuhaitz handia da. 50 metroko luzera eta 8 metroko diametroa izatera irits daiteke, normalean 40 metro luze eta 1,5-2 metroko diametroa izan arren. Hosto bakunak, txandakakoak, ertz koskagabe, edo pixka bat oxkarratua, eta uhindua dutenak, 5-10 cm luze eta 3-7 cm zabal. Itxura eliptikoa dute eta punta zorrotza. 6-7 nerbio pare dituzte paraleloki kokaturik.

PictographInformation point Altitude 1,192 ft
Photo ofInformazio puntu bat da.

Informazio puntu bat da.

PictographInformation point Altitude 1,180 ft
Photo ofInformazio puntu bat da.

Informazio puntu bat da.

Bertan 2 espezie agertzen dira.

PictographTree Altitude 1,182 ft
Photo ofSequoia sempervirens

Sequoia sempervirens

Sequoia generoa egun espezie bakarraz osatuta dago, sekuoia luze edo sekuoia gorri (Sequoia sempervirens) delakoa, Cupressaceae familiakoa dena. Zuhaitzetan handiena da, 125 metroko luzeera duelako eta oinarrian 7 metroko diametrora irits daitekeelako.

PictographTree Altitude 1,191 ft
Photo ofLigustrum lucidum

Ligustrum lucidum

Beltxale distiratsu du izen arrunta Ligustrum lucidum zuhaitzak. Oleaceae landareen espezie bat da, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago. Hosto iraunkorreko zuhaitz honek 3 eta 8 metro arteko garaiera du baina 15 metro altuera har dezake. Hostoak berde ilunak dira, luzeran 5-15 cm eta zabaleran 3-8 cm bitartean. Fruituak esferikoak 0.6-1 cm ingurukoa dira, urdinxkarak eta distiratsuak.

PictographTree Altitude 1,191 ft
Photo ofAcacia dealbata

Acacia dealbata

Mimosa (Acacia dealbata) Acacia generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Australia hego-ekialdean duena. Azkar hazten den hosto iraunkorreko zuhaitza da mimosa. 10 m garai izan daiteke, eta adaburua irregularra du. Europa mailan espezie inbaditzaile bezala sailkatuta dago.

PictographInformation point Altitude 1,216 ft
Photo ofInformazio puntu bat da.

Informazio puntu bat da.

Comments

    You can or this trail