Gaztelumendi burdinezko gerrikoa
near Larrebetzu, País Vasco (España)
Viewed 1850 times, downloaded 59 times
Trail photos
Itinerary description
Hasteko, Larrabetzutik hasi ginen ankapalu Sagardotegi norabiderantz eta sagardotegira heldu baino lehenago lehengo baserritik eskumara bide batetik sartu eta iturri bat dago, gero, menditik gorantz abiatu ginen, bertan, Gerrra Zibileko lubaki eta bunkerrak ikusi genituen era desberdinetakoak, eta bertan, batean aukera dago barrura sartzeko, baita Gerra Zibiliean Larrabetzun egondako Asturianoei egindako oroigarria. Ondoren, bidean hainbat animali, erreka eta gerrak eragindako zuloak ikusi genituen. Gero, Oloste jauregira heldu ginen Goikola auzoan, herritik Goikolexeara doan bidean dagoen jauregiaren irudia. Harrizko eraikuntza da. Harlangaitz-hormak ditu, horren ondoren, goikoelexalde auzora heldu ginen, bertan, eliza dago eta Etxatxu baserria, arrautzak saltzen dituzten tokia. Hortik, menditik abiatuta, San Bartolome ermitara heldu ginen XV.mendekoa eta Behe Erdi Arokoa. Amaitzeko, Larrabetzura heldu ginen hasi ginen bide berdinetik. Ondorioz, ibilbide zoragarri, polita eta batez ere edonork egin dezakeena da, goza ezazue ibilbideaz!
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments