Activity

Indamendi

Download

Trail photos

Photo ofIndamendi Photo ofIndamendi Photo ofIndamendi

Author

Trail stats

Distance
2.32 mi
Elevation gain
614 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
614 ft
Max elevation
1,502 ft
TrailRank 
34
Min elevation
859 ft
Trail type
Loop
Coordinates
309
Uploaded
September 29, 2018
Be the first to clap
Share

near Elkano, País Vasco (España)

Viewed 1001 times, downloaded 32 times

Trail photos

Photo ofIndamendi Photo ofIndamendi Photo ofIndamendi

Itinerary description

Elkano Zarautzko auzoa da, Indamendiren magalean kokatzen da herrigunetik urrun. Bertaratzean, berehala ikusiko dugu Erdi Aroko San Pedro baseliza, 1025 urtean eraikia. Sarrerako atea XIV. mendekoa da eta gotiko estiloan dago egina. Erretaularik ez izan arren, bertan dago hilzorian agertzen den Kristoren irudia alboetara Gure Amaren eta San Pedroren taillak agertzen direlarik. 1989 urtean zaharberritze lanak burutu zituzten. Luis Pedro Peña Santiago etnologoak baseliza honen eraikitze lanen inguruan kondaira bat jaso zuen. Elkano-Bitarte baserriko Joxe Antonio Manterola kontatutakoaren arabera, hiru gizonezko sorginek gau bakar batean eraiki omen zuten. Sorgin hauetako bat maingua zenez, “Kojua” ezizena zuen. Sorgin hauetako batek Garate menditik harriak Arbastañaundi kokalekura jaurtikitzen omen zituen, bertan Kojuak jaso eta Elkanora jaurtikiz, han hirugarren sorginak eliza eraikitzen zuen bitartean.

Elkano auzoa atzean utzi eta Meagas aldera jaisten den errepidean barrena beste kilometro erdi bat beteko dugu XVI. mendekoa den Santa Kruz baselizaren ondora iritsi arte. Oin angeluzuzena duen baseliza honek bi isuriko estalkia eta kanpandorre txiki bat du eta bere fatxada berezia da oso, erronboide-formako egurrezko balaustre sare batez osatuta dago. Ermitak estalpea ematen dio Kristo Santuari.

Baselizaren ezker aldetik zabaltzen den bide nabarmenetik Indamendi aldera joko dugu. Hasierako bide laua, laster bihurtuko zaigu aldapa pikoa eta hau gainditu ostean, tontorrean dagoen gurutze handi baten ondora iritsiko gara. Gailurrean, Aia, Zestoa eta Aizarnazabalgo lurrek bat egiten dute.

Waypoints

PictographReligious site Altitude 843 ft
Photo ofElkano

Elkano

PictographWaypoint Altitude 1,476 ft
Photo ofGurutzea

Gurutzea

PictographSummit Altitude 1,496 ft
Photo ofIndamendi

Indamendi

PictographReligious site Altitude 883 ft
Photo ofSanta Kruz baseliza

Santa Kruz baseliza

Comments

    You can or this trail