IRIBASko ITURBURUen NATUR GUNEA
near Iribas, Navarra (España)
Viewed 216 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Larraun ibaiaren sorburuaren inguruan eginiko ibilaldia. Oso aproposa txikitxoekin egiteko.
Naturaren xelebrekeriak ikusten diren paraje ederra. Bidean zehar ibaia nola lur azpira sartu eta irten dabilen ikus dezakegu, gordeketan ibiliko balitz bezala.
Egokia da euri erauntsi handiak eta gero joatea. Iturburuek ur emari handiagoa bait dute.
Irteera Iribas herritik egin dugu. Herrixka zeharkatu ondoren, seinalizatua dagoen pista bat jarraituz Arotzenea bordara iritsiko gara. Ibaian gora jarraituz, Aitzarrateta haitzparetara iritsiko gara. Bere oinean jaiotzen da Ertzilla erreka ( Larraun ibaiaren lehen uren iturburua ). Berta errota zahar baten ondareak ere baditugu.
Ibaiaren ondotik beheruntz, itzulera hasi dugu zuhaitz eder artean. Laister aurkituko dugu naturaren lehen xelebrekeria, lehen arkaitzpetik sortzen ikusi dugun ibaia lurpera nola desagertzen den. Gu joan ginenean ez zeraman ur askorik eta ibaia geldo desagertzen zen. Baina ur emaria handia denean puntu honeta laku moduko bat sortzen omen da.
Lur azpitik doan ibaiaren gainetik goazela imajinatuz beheruntz egin dugu. Laister aurkitu dugu Lezegalde sima, zulo ederra.
Beheruntz jarraitu dugu ibai imajinarioa jarraituz eta Basakaitz izeneko tokira iritsi gara. Hemen irteten da berriro ibaia lur gainera, hau da Larraun ibaiaren iturburua.
Aldapatxo txiki bat igo eta gero berriz Iribasera iritsiko gara.
Ibilaldi polita, ibaiaren singularidadeagatik eta zuhaitztiegatik.
Inguruan mendukilo kobazuloa dago bisitatu nahi izan ezkero.

Waypoints
Waypoint
2,034 ft
IRIBAS1
IRIBAS1
Waypoint
2,043 ft
IRIBAS JAIO
IRIBAS JAIO
Waypoint
1,995 ft
ERTZILLA
ERTZILLA
Waypoint
1,972 ft
LEZEGALDE
LEZEGALDE
Waypoint
1,829 ft
BASAKAITZ
BASAKAITZ
Waypoint
1,987 ft
IRIBA2
IRIBA2
You can add a comment or review this trail
Comments