Activity

Kizkitzako baseliza

Download

Trail photos

Photo ofKizkitzako baseliza Photo ofKizkitzako baseliza Photo ofKizkitzako baseliza

Author

Trail stats

Distance
2.05 mi
Elevation gain
427 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
427 ft
Max elevation
2,209 ft
TrailRank 
31
Min elevation
1,773 ft
Trail type
Loop
Coordinates
116
Uploaded
September 18, 2018
Be the first to clap
Share

near Mandubia, País Vasco (España)

Viewed 829 times, downloaded 16 times

Trail photos

Photo ofKizkitzako baseliza Photo ofKizkitzako baseliza Photo ofKizkitzako baseliza

Itinerary description

Mandubia. Benta gure eskuinera utziz, ezkerrera zuzentzen den porlanezko pistaren hasieran PR GI-67 eta GR-34ari dagozkien bide-seinale zuri-hori-gorriak ikusi ditugu. Berehala Mandubi Zahar baserriaren ondotik pasa gara eta lurrezko pista zabala jarraituz transhumantzia bidea banatzen den bidegurutzera heldu gara. Eskuinekoa aukeratu eta berehala Elorriko aterpearen ondoan gara. Maldan gora bidea estutuz doa eta gaina irabaztean norabide desberdinak erakusten dituen seinalearekin egin dugu topo. Ezkerrekoa aukeratu eta aldapan gora Kizkitzako ermitara igo gara.
Kizkitzako baseliza. Goierrin ospe handikoa da irailaren 8an Kizkitzako Ama Birjinaren ermitaren inguruan egin ohi den erromeria. Egun horretan, ermitaren inguruan dauden mahai eta erretegietan jende andana biltzen da. Ermitan irudi desberdinak egon dira. Gaur egun, bertan dagoen irudia jatorrizkoa ez dela esan behar da, ustez erromanikoa zena bigarren karlistadan desagertu zela uste da, baina tesi hau oraindik frogatzeke dago. Honen ordez beste irudi bat jarri zuten baina konpontzera eraman eta hau ere galdu egin omen zen. Egurrezko egitura baten gainean burua eta eskuak soilik zituen hirugarren irudi bat jarri eta berehala kendu egin zuten gaur egun dagoen XVII mendeko Errosarioko Ama Birjinaren irudiaz ordezkatuz. Orain urte batzuk, landareen gorrinaren aurka mezak eskaintzen ziren, baita oilandak ere. Erromeria bezperan, gauez, itsasotik ikus daitekeen farola handi bat pizten dute. Itsasotik urruti egon arren, marinelek debozio handia zioten Kizkitzako Ama Birjinaganako. Honek harridura handia sortzen du eta interpretazio desberdinak ere. Autore batzuk bertako pagadietako egurra itsasontziak eta arraunak egiteko erabili ohi zutela diote.
Itzulera beste aldetik egin dugu, lehenik maldan behera GR-34ari dagozkien bide-seinale zuri-hori-gorriekin bat egin arte eta gero, bidegurutzean, ezkerrera hartu dugu. Aurrera segi eta berehala bat egin dugu igotzeko erabili dugun bidearekin. Laster izan gara Mandubian.

Waypoints

PictographMountain pass Altitude 1,778 ft
Photo ofMandubia

Mandubia

PictographMountain hut Altitude 1,890 ft
Photo ofElorri

Elorri

PictographReligious site Altitude 2,211 ft
Photo ofKizkitza

Kizkitza

PictographWaypoint Altitude 1,969 ft
Photo ofGR-34

GR-34

Comments

    You can or this trail