Activity

Larreineta eta Zugastieta

Download

Trail photos

Photo ofLarreineta eta Zugastieta Photo ofLarreineta eta Zugastieta Photo ofLarreineta eta Zugastieta

Author

Trail stats

Distance
4.32 mi
Elevation gain
453 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
453 ft
Max elevation
1,336 ft
TrailRank 
39
Min elevation
1,167 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 38 minutes
Time
3 hours 5 minutes
Coordinates
1181
Uploaded
January 3, 2023
Recorded
January 2023
Be the first to clap
Share

near Larreineta, País Vasco (España)

Viewed 251 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofLarreineta eta Zugastieta Photo ofLarreineta eta Zugastieta Photo ofLarreineta eta Zugastieta

Itinerary description

Trapagaran herrian dagoen funikularra hartuko dugu Larreineta auzoraino iristeko. Trenbidea 1926an inauguratu zuten, eta hasieran meategietako langileak garraitzen bazituen ere, meategietan ateratako burdinak ere garraiatzeko erabili zuten. Gaur egun, bisitari eta bi herrietako biztanleek erabiltzen dute batik bat, eta 2014tik Eusko Jaurlaritzak “Monumentu multzo” izendatu zuen. Kilometro pasatxo duen aldapa bizia gainditzen duen funikularrak Larreineta auzoan utziko gaitu, gure ibilaldi honen abiapuntuan hain zuzen ere.

Herriaren goiko aldera joko dugu eta, Zugastietara zuzentzen den errepidea gure eskuinera utziz, ezker aldetik zabaltzen den lurrezko pistatik aurrera egingo dugu. Geltokitik abiatu eta kilometro bat ibili ostean, Parkotxa aintziraren ertzera iritsiko gara. Forma ia biribila duen aintzira landaretza ugariz inguraturik dago eta bertan, aintziraren ertzera gerturatuko gaituzten egurrezko zenbait begiratoki ikusiko ditugu. Bide belartsuak aintzira inguratzera gonbidatuko gaitu, baina beste muturrera heldu aurretik, bideak Zuloko aintziraren aldera bira egiten du. Honen ondotik segituz, kolore marroiz margoturiko egurrezko zutoin txiki batzuk erakutsiko digute jarraitu beharreko norabidea.

Inguru ikusgarri honetan dago kokatuta “Meatzalde Goikoa Parkea”, eskultura parkea, non hainbat eskultoreen obrak ikus ditzakegun: Nestor Basterretxea, Iñigo Arregi, Guillermo Olmo, Karmelo Gañan, Jose Antonio Legorburu, Mariemi Otaola, Victor Arrizabalaga eta Alex Morlotezen lanak. Ibilbide osoa aire zabaleko eskulturaz josita dago, baina zoritxarrez horietako batzuk bestelako “pintadaz” zikindu dituzte. Hala ere, ikusgarriak dira oso, batik bat ingurune berezi honetan sortzen duten magia. Parkotxa aintziraren ondoan “Aizkoate”, eta honen gain aldean, berriz, “Hambre” eta “Zutik” eskulturak ikusiko ditugu.

Ibilbidearen zati honetan, meatze-galeria bat ezagutzeko aukera ere izango dugu, dozenaka metrotan bisitatu ahal izateko egokitua. Zuloko aintziraren hormetan, “Sustraiak” eskultura eskegita, eta aurrera jarraituz, “Momento” izenekoa. Blondis aintziraren behatokitik ikuspegi zabala izango dugu eta bere ertzeraino jaitsiko gara segidan, garai batean paraje hauetan izan zen jarduna imajinatuz. Bide beretik atzera egin eta “Lurraren tximiniak” eskulturaren ondotik pasa eta gero, ezkerretik ateratzen den bide zabala hartuko dugu. Honen amaieran, iturri agortu bat eta Ama Birjina baten iruditxoa arrokan eginiko zulotxo batean sartuta ikusiko dugu.

Bide nagusira itzuliko gara berriro, eta bertatik, Ostion aintziraren urak ikusiko ditugu gertu. Bere ertzera gerturatu nahi izanez gero, ezker aldetik ateratzen diren bideak erabili ditzakegu. Atsedenleku nagusira gerturatuko gara segidan eta bertan hainbat eskultura han eta hemen barreiaturik: “Azpiegitura”, “Elkarrizketa”, “El espectador” eta “La desocupación del cubo” izenekoak. Bide nabarmenak aintzira inguratzen jarraitzen du eta bertatik segituz, beste obra batzuk izango ditugu aurrez aurre: “Lurraren alde”, Lolita” eta “Begirada” eskulturak. Puntu honetan, Zugastieta auzora igoko gara eta bertako kaleetan murgilduz bertako historia gogora ekarriko dugu.

1877 urtearen inguruan sortu zen auzoa, mendi hauetako azken zuhaitzen ondoan altxatutako etxolatzarretatik abiatuta, meategien albo-alboan. Meatze ekoizpenarekin batera, hazkundea oso azkarra izan zen, atzerriko konpainiek, Triano mendien meatze-ustiapenari bultzada handia eman baitzioten. Horren ondorioz, Espainiako leku askotatik langile kopuru handia etorri zen, meategien ondoan herriak sortuz. 1910ean, Zugastietak hiru mila biztanle baino gehiago zituen eta honako zerbitzuak eskaintzen zituen: eliza, eskola publikoak eta pribatuak, ospitalea, Guardia Zibilaren kuartela, bake-epaitegia, bi zinema, pilotalekua, musika-banda, ekonomatua, egoitza sindikalak, sozietate kulturalak eta, denda eta taberna ugari. Meatze-jarduerak behera egin zuenean, jendea beste industria gune batzuetara joan zen, eta joera hori XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera areagotu zen. Zugaztieta auzoa, langileen mugimenduaren hastapenekin eta Espainiako sozialismoaren sorrerarekin lotzen da.

2003. urtean, Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentalaren kategoriako Ondare Kultural izendatu zuen Zugastietako meatzarien herria, bertako hiri-egitura berezia babesteko asmoz. Abiapuntura itzultzeko tenorean, burdinaren paraje berezi eta eder hauei agur esango diegu. Bi auzoak lotzen dituen errepidearen paraleloan marrazten den bidetik aurrera egingo dugu eta Larreinetara heldu aurretik, errepidearen horma luzean margotutako muralean ikusi ahal izango ditugu garai bateko jardunaren irudi politak. Funikularraren geltokira jaitsi eta amitutzat emango dugu ibilaldia.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,263 ft
Photo ofFunikularra

Funikularra

PictographLake Altitude 1,188 ft
Photo ofParkotxa aintzira

Parkotxa aintzira

PictographWaypoint Altitude 1,217 ft
Photo of'Hambre' eskultura

'Hambre' eskultura

PictographWaypoint Altitude 1,198 ft
Photo ofMeazuloa

Meazuloa

PictographWaypoint Altitude 1,214 ft
Photo ofBlondiseko begiratokia

Blondiseko begiratokia

PictographLake Altitude 1,168 ft
Photo ofBlondis aintzira

Blondis aintzira

PictographWaypoint Altitude 1,217 ft
Photo of'Lurraren tximiniak' eskultura

'Lurraren tximiniak' eskultura

PictographWaypoint Altitude 1,181 ft
Photo ofAma Birjina

Ama Birjina

PictographLake Altitude 1,188 ft
Photo ofOstion aintzira

Ostion aintzira

PictographWaypoint Altitude 1,158 ft
Photo of'Azpiegitura' eskultura

'Azpiegitura' eskultura

PictographWaypoint Altitude 1,161 ft
Photo of'Albizuri' eskultura

'Albizuri' eskultura

PictographWaypoint Altitude 1,191 ft
Photo of'Lolita' eta 'Elkarrizketa' eskulturak

'Lolita' eta 'Elkarrizketa' eskulturak

PictographWaypoint Altitude 1,260 ft
Photo ofZugastieta

Zugastieta

Comments

    You can or this trail