laukizko ibilbidea
near Urresti, País Vasco (España)
Viewed 106 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Gainera ezagutzera eman nahi dugu bertan eginiko ikerketa proiektuak, aldaketa klimatikoa lantzen dutenak.
Bukatzeko gizakiok naturan eragindako zenbait eskuzartze negatibo ezagutzera eman nahi ditugu.
Waypoints
1. Butroiko erribera
Lehenengo geldialdia hemen egingo dugu, puntu garrantzitsua da, fauna eta flora ugariko lekua delako eta produktibitate handiko terrenoak dituelako, historian zehar gizakiaren eskutik zelan joan den eraldatzen, izan zuen momentu txarrena, eta gaur egun zelan hobetzen doan.
3. Hariztia (antzinean trasmochoak)
Atal honetan Quercus robur espeziearen harizti bat ikusiko dugu, bertan antzinean trasmotxoak zeuden, gaur egun bakarrik bi geratzen dira, beste guztiak haritz normalak dira, trasmotxoak gutxika gutxika hiltzen joan ziren, kudeaketa motel eta zehatz bat behar dutelako eta kasu honetan, hariztia abandonatuta dago.
4. Neikerren zuhaitzen proiektua
Parada honetan Neikerrek aurrera eraman duen proiektua ikusiko dugu, 5 hektareako eremu bat da laurogeitahamar espezie ezberdinekin, proeiktu honen asmoa aldaketa klimatikoa zelan afektatzen dien zuhaitz hauei ikertzea da. Laukiz bezalako beste 80 puntu daude Europatik. Puntu guztiak daukate inportantzia berbera proiektuan eta Europako erakunde ezberdinak daude inplikatuta.
5. Paddock Mendiondo
Azkenengo atalean zeozer ezberdina ikusko dugu, zaldientzako hipika antzeko bat da, non zaldiak kalitatezko bizitza bat dute ez dauka zerikusirik hipika tipiko batekin. Paddock honetako zaldiak ez daude estabulatuta, norberak bere zaldia zalditegian sartu nahi badu sartu dezake baina ez da ohikoena.
2. Etxeen isuriak errekan
Bigarren atalean, etxe baten isuriak zelan bukatzen duten errekan ikusiko dugu, isuri hauek errekaren biodibertsitate bermatzen dute, fauna eta flora espezie guztiei afektatzen die, uraren egoera fisikokimikoa aldatzen du, etxetik botatako edozein produktua uretara doa (xaboiak,detergenteak, medikamentuak…) ur gutxiko garaian anoxia handia ematen da, begetazioa aldatuz eta fauna desplazatuz. Puntu hau kontzientziazio puntu bat da, non oso erraz ikusi daiteke zelan kutsatzen ditugun gure urak. Bizkaiko urak kalitate oso altuko urak izan beharko ziren errekak jaiotzen diren lekutik itsasoan bukatu arte, baina zoritxarrez ez da horrela eta kalitate oso altuko urak ibaiak edota erreken jaiotzean ikusten ditugu bakarrik, eta beraz gure ibaietako espezie endemiko askok ibaien lehenengo tramoan ikusten ditugu soilik.
You can add a comment or review this trail
Comments