Activity

Lazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio

Download

Trail photos

Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio

Author

Trail stats

Distance
8.9 mi
Elevation gain
561 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
561 ft
Max elevation
831 ft
TrailRank 
54
Min elevation
379 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 7 minutes
Coordinates
2384
Uploaded
April 23, 2017
Recorded
April 2017
Be the first to clap
Share

near Zubizkitza, País Vasco (España)

Viewed 1237 times, downloaded 23 times

Trail photos

Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio Photo ofLazkao - Ataun - San Martin - San Gregorio

Itinerary description

16-ABR-17 04:04:54 PM

Bidezidor eroso eta eder batetik barrena egin dugu "Sarako ibilbidea" izeneko osteratxo hau.

Paraje ederra, oso lasaia eta elegantea. Ondare kulturalez josia.

Waypoints

PictographProvisioning Altitude 801 ft
Photo ofAtaun - San Gregorio Photo ofAtaun - San Gregorio Photo ofAtaun - San Gregorio

Ataun - San Gregorio

San Gregorio

PictographProvisioning Altitude 653 ft
Photo ofAtaun - San Martin Photo ofAtaun - San Martin Photo ofAtaun - San Martin

Ataun - San Martin

Gipuzkoako probintziaren hegoaldean dago Ataun, Goierri eskualdean. Lurralde historikoko herririk luzeena da. San Martin, San Gregorio eta Aia dira auzo nagusiak. Agauntza ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria. Sarastarri, Areetza eta Aitxu mendien babesean dago, besteak beste. Erromatarren garaiko txanponak aurkitu dituzte Ataunen. 1616an lortu zuen udalerri izaera, eta Santiago bideko erromesentzako igarobidea izan da urte luzez. Aralarko Parke Naturala Nafarroarekin eta Aralarko Parke Naturalarekin egiten du muga. Ataungo Domoa edo Aitzartea fenomeno geologiko ederra da zinez. Lur azpian ere hainbat kobazulo daude, Troskaeta, Sarastarri eta Intzartzu dira ezagunenak. Bestalde, oinez ibiltzeko eta herriaren historia eta ondarea ezagutzeko txangoak egiteko aukera ugari dago Ataunen. Tourseko San Martin eliza (XVI. mendekoa) eta Zubikoeta eta Zelabear jauregiak nabarmendu beharreko zenbait eraikin baino ez dira. Ataungo Aia auzoak uztailaren 2an ospatzen ditu bere zaindariaren jaiak. Aldiz, irailaren 3a da San Gregorio auzoko egun handia. Maiatzaren 15ean ere, San Isidro egunean alegia, jai giro aparta egoten da Ataunen, baita azaroaren 11n ere, San Martin jaietan.

PictographMuseum Altitude 784 ft
Photo ofBARANDIARAN museoa Photo ofBARANDIARAN museoa Photo ofBARANDIARAN museoa

BARANDIARAN museoa

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera. a) Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa eta denda. Bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera zerbitzua eta denda kokatu dira. Goiko solairuan berriz, Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa. b) Barandiaran Museoa. Erakusketa lekua. Eraberritu den eraikinean garai bateko itxura gorde da. Barruan teknologia berrien erabilpena antz ematen da. Museoak ere bi solairu ditu. Goikoan On Joxemielen bizitza azaltzen da eta behekoan berak egindako lana.

PictographMuseum Altitude 794 ft
Photo ofErrota - zerrategia Photo ofErrota - zerrategia Photo ofErrota - zerrategia

Errota - zerrategia

ImprimirEnviarRectificar 1 voto2 votos 3 votos4 votos5 votos0 votosComenta esta noticia | En Tuenti Ataun San Gregorio auzoan, Barandiaran Museoaren inguruan kokaturik dagoen 'Larruntza multzo hidraulikoa' dugu Errotatxo izenarekin ezagunagoa den eraikin berezi hau. Ikerlarien arabera gisa honetako bi zerrategi bakarrik daude zutik Euskal Herrian. Bata Zerainen eta bestea hau, Ataunen. XV. mendean eraikitzen hasi ziren Errota-Zerrategi multzo hau, Lazkaoko Juan Lopez eta bere emazte Elvira de Gaona (markesen) eta Ataungo kontzejuak erdibana kosteatutako obra izan zen. Hasiera batean eraikuntza honek burdinola eta errota izango zituen bere baitan, nahiz eta gaur burdinolaren inongo arrastorik ageri ez den arren. Burdinola honetan, 175 urtez lanean jardun zuenak, Askatako meatzetigitik ateratako minerala eta Agauntza mendiko egur ikatzaz baliatuz lortzen zuten burdina. Gainera, burdinola hau zela medio, Ataunen egur ikatza edo txondorgileak asko ugaritu ziren, 500 urte geroago txondor arrastoak ugari direlarik gure lurretan. 1697an erre egin zen burdinola eta etzen berriro eraiki. Errotak, aldiz, martxan jarraitu zuen 1954 urtera arte, Lazkaoko jauntxoen eskuetan zuelarik jabegoa. 'Monopolio' gisan funtzionatu zuen urte askotan eta herritarrak behartuta zeuden euren aleak errota honetara ekartzera. Araua hausten zuenari 35 rubloko isuna ezartzen zitzaion. Liskar askoren iturri izan zen errotaren erabilera derrigortu hau eta ondorioz pare bat aldiz suntsitu ere suntsitua izan zen eraikina. Ondorengo urteetan herriko alea ehotzeari abasto ezin eman eta, alboan Errotatxo eraikitzea erabaki zuen jauntxoak. Errota honen azken errotariak, Gertrudis Pildain Auzmendi eta Julian Munduate Zurutuza maizterrak izan ziren 1956 urtera arte. Errota honen azken jabea Martin Garaialde izan zen, Artillazpikoa etxekoa, eta bertan ehotzen zuten 'Garaialde Txokolateak' egiteko kakaoa. 1900 urte inguruan, Martin Garaialdek Errotatxori eranskin bat egitea erabaki zuen, non bertako uraren indarraz baliatuz, zerrategi-aroztegi bat martxan jartzeko, tramankulu bitxi bezain ikusgarri bat medio. Gaur egun herriak eskuratuta, bixitarien zain dago Barandiaran Museoaren alboan.

PictographReligious site Altitude 538 ft
Photo ofIribeko San Joan Bautista baseliza

Iribeko San Joan Bautista baseliza

Lazkaotik irten eta Atauneko norabidean aurkitzen da, ezkerretako zoru industrialean, Iribe-arundi baserriaren ondoan hain zuzen ere. Gainera baseliza hau Iribe-aundikoen jabegokoa da. Sarreko atea dintelduna da, honetaz aparte kanpaia duen burdinaz forjaturiko kanpai horma bat eta burdinazko gurutze bat ditu. Ate gainean sortzaileak diren Iribetarren eguzki armarri bat ageri da. Erdian San Juanen koadro handi bat eta Pilar Ama Birjina zintzilik ageri dira. Eskuinetara iltzaturik dagoen Kristo handi bat ageri da. Gaur egun ekainaren 24ean eta hileko azkeneko larunbatetan mezak ospatzen dira.

PictographPicnic Altitude 653 ft
Photo ofIturria Photo ofIturria Photo ofIturria

Iturria

Iturria

PictographCar park Altitude 561 ft
Photo ofLazkao Photo ofLazkao

Lazkao

Gipuzkoako lurralde historikoaren hego-ekialdean dago Lazkao, Goierri eskualdean, Agaunza ibaiaren ertzean eta Aralar mendiaren magalean. Mendi txikiz inguratuta dago, Iramendi (866 m) eta Esparru (730 m) bi adibide baino ez dira. Gipuzkoako udalerri honetako jende gehiena hirigunean bizi den arren, auzo txikietan eta baserrietan ere jende dezente bizi da. Lazkakoko hirigune historiko-artistiko ederrean interes handiko hainbat eraikin daude. Lazkao jauregia, esaterako, XVII. mendean egin zuten, eta lorategi handi batek inguratzen du. 1640an Maria Lazkaoren aginduz eraikitako beneditarren komentua eta haren aurrealdean dagoen moja zistertarren komentua ere azpimarratzeko modukoak dira. Horrek guztiak, San Migel parrokia gotiko ederrarekin batera, Gipuzkoa osoan dagoen XVII. mendeko monumentu-multzo ederrenetakoa osatzen du. Ingurune natural paregabea Hirigunetik kanpo, San Prudentzio eta San Joan Bataiatzailearen baselizak ikus ditzakegu. Bestalde, Lazkaomendi auzoan, San Joan Ante Portam-Latinam (San Juan Txiki) ermita dago, Txindoki (1.346 m), Ernio (1.075 m), Murumendi (859 m), Aizkorri (1.528 m) eta Aralar mendien edertasunaz gozatzeko aukera eskaintzen duen gune ezin ederrago batean. Apirilaren amaieran ospatzen dituzte Lazkaon San Prudentzio zaindariaren jaiak. Egun horietako egitarau zabalean txirrindularien lehiaketa, haurren danborrada eta San Prudentzio eguneko (apirilak 28) prozesioa nabarmendu behar dira.

PictographMuseum Altitude 745 ft
Photo ofOlaluzeagako karobia Photo ofOlaluzeagako karobia Photo ofOlaluzeagako karobia

Olaluzeagako karobia

Olaluzeagako karobia

Photo ofPanela Photo ofPanela Photo ofPanela

Panela

Zubia

PictographMuseum Altitude 758 ft
Photo ofSara Photo ofSara Photo ofSara

Sara

On Joxe Miel Barandiaranen etxea.

Comments

    You can or this trail