MEATZALDEKO IBILBIDE HISTORIKOA
near Escontrilla Alta, País Vasco (España)
Viewed 24 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Triano mendien aintzinako meatzaritza eta burdinolen arrastroa ikusteko eta ezagutzeko aukera ezin hobea.
(12 urtetik gorako umeekin egitea gomendatzen da baina ibilbide erreza eta seguro da.)
Waypoints
FUNIKULARRA
Ibilbidearekin hasteko funikularra hartuko dugu "La Escontrilla-tik" "Larreineta-ra" igoko gaituena. Garraiobide hau 1926an sortu zen, eta Bilboko Abrako ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ematen digu.
FUNIKULARREKO GELTOKIAN DAGOEN INFORMAZIOA
Geltokian "Larreineta" funikularraren historia eta Triano mendietako mehatzaritzaren garrantzia azaltzen duen esposizio txiki bat aurkitu dezakegu. Gainera 1926. urteko funikular originala ikusi dezakegu.
LAKUAK
Zugaztieta parkearen barnean Parkotxa Urmalea, Zuloko Putzua, Ostrandi Putzua eta Blondiz Putzua daude. Laku/putzu hauek aintzinako meategiak dira, eta ur pilaketa eta lurpeko uren ondorioz gaur egun urez beteta daude. Zonaldeko meatzaritza 1877. urtean hasi zen, eta lakuak, meategiak itxi zirenean sortu ziren XX. mendearen erdialdean. Gaur egun aisialdirako toki politak bihurtu dira, eta lakuak fauna asko erakartzen dute. (Arrantza egitea baimenduta dago baina igeri egitea ez)
SARDEXKA
Parkotxa Urmalea eta Zuloko Putzuaren tartean sardexka baten eskultura bitxia dago.
BLONDIS PUTZUAREN INFORMAZIOA
Kartel honetan blondis putzuaren informazio geologikoa eta aintzineko mehatzaritzari buruzko informazioa dago.
ANIMALIAK GORDETZEKO LEKUA
Zugaztieta parkean zehar zaldiak eta behiak ikusi ditzakegu. Toki honetan behiak eta zaldiak gordetzen dituzte.
Punto de información
Antzineko burdinolen eraikuntza eta funtzionamendua azaltzen duen kartela, eta 2021. urtean egindako burdinola baten rekreazioa aurkitu dezakegu. Rekreazioa, aintzinako eraikuntza teknikak erabilita egin zen. (Ekoetxearen barruan informazio gehiago jasotzeko aukera daukagu)
EKOETXEA
Ekoetxearen barnean, aintzineko mehatzaritza eta burdinolen esposizio ugari aurkitu ditzakegu. Gainera ekoetxearen alboan taberna ona dago hamaiketakoa jateko !!! Leku berezia da bertan hiru udalerri elkartzen direlako. Ortuellakoa, Zierbanakoa eta Galdameseko udalerriak.
BURDINOLAKO AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOAK
Leku zehatz horretan, 2017-2018 urte artean ikerketa arkeologikoak egin dira XI. mendeko burdinola bat ikertzeko. Burdinolaren aztarnak lur azpian daude, eta oso arrunta da zonaldetik ibiltzerakoan garai horretako burdin eskoriak aurkitzea (eskoria, burdina urtzeko prozesuan ateratzen diren soberakinak dira). Gainera, albo alboan gerra zibileko lubakiak aurkitu ditzakegu baina sastrakak beteta daude eta ez dira ondo ikusi.
AUTOBUS GELTOKIA
Geltoki honetan funikularrera eramaten gaituen autobusa pasatzen da. Alboan zonaldearen mapa ona dago. Geltuokian ibilbidearen bukaera egingo dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments