Activity

Mulisko gaina eta Oindi

Download

Trail photos

Photo ofMulisko gaina eta Oindi Photo ofMulisko gaina eta Oindi Photo ofMulisko gaina eta Oindi

Author

Trail stats

Distance
3.52 mi
Elevation gain
1,394 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,394 ft
Max elevation
1,793 ft
TrailRank 
42 3
Min elevation
204 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 51 minutes
Coordinates
1792
Uploaded
November 8, 2020
Recorded
November 2020
  • Rating

  •   3 1 review
Be the first to clap
1 comment
Share

near Osinaga, País Vasco (España)

Viewed 664 times, downloaded 19 times

Trail photos

Photo ofMulisko gaina eta Oindi Photo ofMulisko gaina eta Oindi Photo ofMulisko gaina eta Oindi

Itinerary description

Pardiolan kotxea utzi eta porlanezko malda bizian gora abiatu gara. Pista zabaletik altuera erraz irabazi dugu Miliskuiturrira iristeko. Eskuinetik ateratzen den bidea hartu eta gora iristean azken metroak bete ditugu Mulisko gainara iristeko. Burdin Aroko estazio megalitiko hau Euskal Herrian ezagutzen direnen artean ezohikoa da. Pagoz eta haritzez inguraturik dagoen ingurune magiko honen lehen aurkikuntza J. M. Hernandezek egin zuen, 1956an, harrespil bateko lekuko ikusgarriena. 1976an, L. Millanek lehenengo eta bigarren harrespilak aurkitu zituen, eta 1978an, berak eta L. del Barriok hirugarren harrespila eta etzanda zegoen monolitoa aurkitu zituzten. X. Peñalverrek, 1983-85 urteen artean, multzoa industu eta berriztu egin zuen. Oindi mendiaren hego-ekialdeko saihetsaldeko zabalgune batean kokatuta dago.
Slaren seinaleak segituz, Oindira zuzentzen den maldari eutsi diogu. Zistaren ondotik pasa eta berehala, tontorra zapaldu dugu. Bi muinoek osatzen duten tontorra, bata ekialdean kokatuta dagoena, haitzez osaturik eta bertan bi buzoi eta orientazio-borobil txiki bat. Bertatik dagoen ikuspegia oso zabala da, Adarra-Mandoegi mendilerroarekin batera, Donostialderantz dagoen panoramika ederra. Bigarren muinoa, berriz, otez beteta dago eta erpin geodesikoarekin batera, oroitarri bat, Juanito Oyarbide “Txili”ren omenez jarritako oroitarria hain zuzen ere. Bien artean dagoen tartetik beherantz egin dugu basoan ikusgaitz den xendan zehar. Alanbrezko hesia igaro eta zuzenean, honen paraleloan doan bidetik erraz jaitsi gara. Eskuinetik zabaltzen den bidek borda baten ondora eraman gaitu eta hemendik abiapounturaino itzuli gara.

Waypoints

PictographCar park Altitude 218 ft
Photo ofPardiola

Pardiola

PictographFountain Altitude 1,177 ft
Photo ofMuliskuiturria

Muliskuiturria

PictographWaypoint Altitude 1,208 ft
Photo ofTxabola

Txabola

Photo ofMulisko gaina

Mulisko gaina

Oindiko zista

PictographSummit Altitude 1,777 ft
Photo ofOindi

Oindi

Comments  (1)

  • Juanjo Arrospide Jan 21, 2024

    Joan den astean egin dugu emazteak eta biok. Proposatutakoaren alderantziz egin genuen eta ez da komeni. Donostia inguruaren ikuspegi ederra.
    Esker mila egindako lanagatik.
    Juanjo Arrospide

You can or this trail