Activity

Munitibarko Memoria Lekuak

Download

Trail photos

Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak

Author

Trail stats

Distance
1.61 mi
Elevation gain
154 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
154 ft
Max elevation
703 ft
TrailRank 
27
Min elevation
590 ft
Trail type
Loop
Moving time
28 minutes
Time
34 minutes
Coordinates
444
Uploaded
June 29, 2022
Recorded
June 2022
Be the first to clap
Share

near Aldaka, País Vasco (España)

Viewed 911 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak Photo ofMunitibarko Memoria Lekuak

Itinerary description

Goiz hasi zen 1937ko apirilaren 26a asko eta askorentzat. Bezperako zein aurreko egunetako gertaerek eta erasoek ez zuten inor ezustean harrapatu; egun hau iltzatuta geratu zen munitibartar bakoitzaren oroimen egutegian. Ezin ukatu oso latza izan zela. Estrategia militarretan kamuflatuta, ostenduta, eskrupulurik gabeko hilketak egin zituzten faxistek; herritarrak, deslai, ihesean. Edozer, edozeinen aurka.

Goizeko lehen ordutik eguerdira arte, 300 metroko altueran zihoazen faxisten hiru hegazkin-taldek erasotu zuten Munitibar. Bonbek eta metrailadoreen balek bidean aurkitu zuten guztia suntsitu zuten: zubiak, baserriak, ortuak eta errepideak, Munitibarko herritarrak eta gerratik ihesi zihoazenak. Eraso horren ondorioz, Munitibarren 25 hildako eta beste horrenbeste zauritu izan zire- la zerrendatu ahal izan dugu gaur gaurkoz.

Mugimendu nagusiak Munitibarren aurkako bonbardaketa baino bi egun lehenago hasi ziren, hilabete luzez egonkortuta iraun zuen gerra fronteak, 1937ko apirilaren 24an erasoari eutsi ezin eta ordura arte defendatutako hesia faxistek hautsi zutenean. Elgeta inguruan frontea apurtzean, gertuko sektoreetan eragin zuen bete-betean, eta ondorioz, hil ala biziko erabakiak hartu zituzten, bai borrokan ziharduten miliziano eta gudariek bai herritar zibilek. Eibarko sektorean zein Markinaldeko sektorea deiturikoan, domino fitxen ibileraren gisan, frontearen haustura eta ezinegona ziren nagusi jada.

Munitibarren aurkako aire erasoaren ondorioz hildakoekin gertatutakoak badu bere berezitasuna. Kontuan hartu behar da, 1937ko apirilaren 26ko goiz eta eguerdi arteko aire erasotik bi egunera sartu zirela tropa faxistak Munitibarren; eta, beraz, ordura arteko testuingurua erabat aldatu zela. Abagune honetan, hildakoekiko izandako jarrera berezia da; izan ere, herritarrek ezin izan zituzten senide eta lagunak hilerrian hobiratu, Justa Mendibe Arteach, Motaune (Motaburuena) eta Isabel Elortza Etxaniz eibartarra izan ezik. Hegazkinek jaurtitako bonbek utzitako zuloetan edota ahal izan zuten lur sailetan hobiratu zituzten gainerako hildakoak. Hobiraketa horiek egin zituzten batzuen testigantzak jaso ahal izan ditugu: gaur gaurkoz Santos Artaetxebarria Bilbaok hildakoak hobiratzen jardun zuela baiez- tatu dezakegu; eta, horrek gertaera haiek ulertzeko eta argitze bidean jartzeko duen balioa mahai gainean jarri nahi genuke.

Waypoints

Photo ofAndutza Behekoa: Isabel Elortza Etxaniz Photo ofAndutza Behekoa: Isabel Elortza Etxaniz

Andutza Behekoa: Isabel Elortza Etxaniz

Isabel Elorza Etxaniz Eibarren bizi zen. Familiarekin ihes egin eta Andutza Behekoan bizi izan ziren, errefuxiatu moduan. Andutza Behekoa Lea ibilbidea errekaren gainetik pasatzen den egurrezko pasarelatik eskuman erre- karen beste aldean ikusten den etxea da. Apirilaren 26an faxistek botatako bonba baten ondorioz etxeko ortuan hil zen; betondoan zauri txiki bat zuen. Gerora aurkitutako argazki batean, bere izena daraman gurutze bat ageri da Munitibarko hilerrian. Hala ere, gorpua Munitibarko hilerritik lekualda- tu zuten; izan ere, Eibarko familiaren panteoian hobiratuta dago. Isabelen izen-abizenak Bilboko Basurtuko sarrera eta irteeren liburuan erregistratuta agertzen dira; beraz, haren gorpua Basurtuko ospitalera eramana zuten aire erasoaren ostean.

PictographWaypoint Altitude 650 ft
Photo ofBengolako hobia: Miliziano ezezaguna Photo ofBengolako hobia: Miliziano ezezaguna

Bengolako hobia: Miliziano ezezaguna

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, Arbatzegi, Gerrikaitz zein inguruen aurkako bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara 2012-2016 urte artean jasotako testigantzaren ondoren, 2017an, Bengolako (Bengolea) soroan ho- biratuta legokeen milizianoaren gorpuzkinak deshobiratzeko lanak egitea proposatu zion Munitibarko Udalari. Horrela, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta Munitibarko Udalak, elkar- lanean, 2017ko otsailaren 8an, Aranzadi Zientzia elkarteko lehendakari eta Antropologia Fisikoko lan taldeko arduradun Pako Etxeberriari eskatu zioten deshobiratzeak hasi aurreko lanak egin zitezen: “(...) Ondorioz, zera eskatzen dizugu, Munitibarko aire erasoaren 80. urteurrena beteko den 2017ko apirilaren 26rako Bengola errotaren eremuan aurreikusitako hobia zabaltzeko prospekzioa hasi eta tokiko lanketa guztia bukatuta izateko behar diren erabakiak hartu, gestioak egin eta pausoak ematea”. Eskariak izandako erantzunak 2017ko maiatzaren 10ean izan zuen prestake- ta guztien osteko lehen lur mugimendua. Aranzadiko Zientzia elkarteko kideak, hondeamakina txiki bat lagun, geruza ezberdinetan estalitako historia azalaratzen hasi ziren. Bengolako soroan, begiak lurpera finko zelarik, Bittor Irazabal Uribe. Berak, Bengolako Pilar Amesti Armaolearekin batera landu zituen soro horiek urte askoan; ondotxo zekien non eman behar zuen palakada hondeamakina txiki hark. Esperotako emaitzik, baina, ezin izan zen jaso. Lekua zehatza izan arren, bali- teke urteen joanak zein Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa sortzeko 2009an egindako lanek eragina izatea hobian.

PictographWaypoint Altitude 673 ft
Photo ofMotaune: Justa Mendibe Arteach Photo ofMotaune: Justa Mendibe Arteach

Motaune: Justa Mendibe Arteach

Justa Mendibe Arteach, Motaburu baserrikoa (Munitibar, Motaburuena), (1852/03/22 – 1937/04/26) 84 urte. Etxe aurrean eroritako bonba batekin hil zuten Justa. Etxekoak baserriko kortan babestu ziren eta leherketak bete-betean harrapatu zituen, baina Justa sukaldean zegoen. Leherketa horretan bere iloba Maria Irusta Garrogerriketxebarriak hil edo biziko zauri larriak izan zituen, ordutik desa- gertuta dago, beste senide batzuk ere zauritu ziren. Etxeak kalte handiak izan zituen. Heriotzaren egun berean lurperatu zuten Justa, herriko hilerrian, azken sa- kramentua jaso barik eta elizkizunik gabe; izan ere, herrian ziren abadeak ihes eginda, izkutatuta edo babestuta zeuden une horretan.

PictographWaypoint Altitude 633 ft
Photo ofZubialdeko hobia Photo ofZubialdeko hobia

Zubialdeko hobia

Gerrikaitz auzora doan zubiaren ondoan dagoen etxea da Zubialde. Lekukoen arabera, bonbardaketak toki honetan hil ez bazituen ere, etxe inguruan hil eta gorpuak jaso ondoren, etxe honetako baratzean hobiratu zituzten hildakoak. Lurperatu zituzten eremua “malatierra” izendatu zuten eta bost edo sei per- tsona lirateke bertan hobiratuak. Hobi hau Munitibarren aurkako aire erasotik hainbat urtera hustu zuten. Dirudienez, hobia abade-etxeko hobia baino hilabete batzuk lehenago ireki eta deshobiratu zuten. Hemengo deshobiraketa lanek suspertuko zuten abade-etxeko ortuko hobia irekitzea. Matea Bilbao Jaio Zubialdea baserrikoa (Munitibar). (1891/02/24 – 1937/04/26). 46 urte zituen, eta 1937-04-26an bere etxe ondora botatako bonba batez hil zuten. Matea Bilbao Jaio bere etxe ondoan eroritako bonba zulo batean lurperatu zuten, 1937ko apirilaren 28an. Bere senarra, Jose Alzaa Bilbao, alkate izan zen 1933 hauteskundetatik aurre- ra. Bonifazio semea kartzelaratu egin zuten. Angela Otaduy Gallastegi Berriztarra, Zaldibarko Aranguren-erdiko baserrian bizi zen (1909/10/01 – 1937/04/26); 27 urte zituen. Gerratik ihesi, Gernikarako bidea hartu zuen lehengusu batekin. Bezperan (1937-04-25ean) iritsi zen Munitibarrera, eta Zubialdeko Matea Bilbaok hartu zuen etxean. Aire erasoetako alarma entzun ondoren babestu egin zen, baina eraso horren azken bonbardaketan, bonba baten leherketak bete-betean harrapatu zuen; bertan hil zuten. Pedro Intxausti Aboitiz Errotakoa (Munitibar - Periko Errota) (1903/08/02 – 1937/04/26) 33 urte zituen. Etxe ostean bonba bat erori ondoren, Maria lehengusinarekin batera mendian babestea erabaki zuen; bat-batean, beste aire eraso bat izan zen, eta Basterrekoa inguruko zuhaiztian Pedro eta Maria ehiza hegazkin batetik tirokatu eta hil zituzten. 1931tik 1933ra Pedro izan zen Munitibarko alkatea; ogibidez garraiolaria zen. Hilerrian lurperatzerik ez eta Zubialde ondoan eroritako bonba zulo batean lurperatu zuten ,1937ko apirilaren 28an. Berarekin batera beste lau edo bost lagun lurperatu zituzten “malatierra” izendatutako eremu horretan. Erregistro Zibileko agirietan, bere hainbat datu (adina esaterako) okerrak dira, nahasi edo aldatu egin baitzituzten. Maria Intxausti Kareaga Barakaldokoa. Errota ostean bonba erori ondoren, Pedro lehengusuarekin babestea erabaki eta aire erasoa pairatzean Basterrekoa inguruko zuhaiztian Pedro eta Maria ehiza hegazkin batetik hil zituzten, metrai- latuta. Mariaren aita Munitibarko Errotakoa zen, gaztetan mehatzetara lanera joana. Maria ezaguna zen herrian, uda guztietan oporraldia bertan igarotzen zuelako. Barakaldon bizitzea arriskutsuagoa zelakoan, Munitibarren babes hartu zuten gerra garaian. Mariaren hilotza, hilerrian lur- peratu ezin eta, Zubialde baserri ondoan eroritako bonba zulo batean lurpe- ratu zuten, 1937ko apirilaren 28an. Miliziano ezezaguna Baliteke beste pertsona bat (milizianoa) lurperatuta egotea

Comments

    You can or this trail