Activity

Pasaia-Donosti

Download

Trail photos

Photo ofPasaia-Donosti Photo ofPasaia-Donosti Photo ofPasaia-Donosti

Author

Trail stats

Distance
4.52 mi
Elevation gain
928 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
837 ft
Max elevation
744 ft
TrailRank 
32
Min elevation
-14 ft
Trail type
One Way
Moving time
2 hours one minute
Time
4 hours 25 minutes
Coordinates
1288
Uploaded
March 30, 2024
Recorded
March 2024
Be the first to clap
Share

near Pasai Donibane, País Vasco (España)

Viewed 30 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofPasaia-Donosti Photo ofPasaia-Donosti Photo ofPasaia-Donosti

Itinerary description

Santiago bideak, San Juanetik Donostira ibiltzeko aukera eskaintzen du. Oinezko bide hau, San Juanetik abiatzen da eta Ibilbide Frantsesaren zati bat da. Santiago de Compostelara eramaten duen bide hau, Donostira ere heltzen da.

Pasaitik hasten den etapa honek eraikinak, paisaiak, lur eremuak eta askotariko esperientzia berriak ezagutzeko aukera ematen du. Bideak 7,6 km ditu gutxi gora behera eta nahiko arina da.

Esperientzia berri honi hasiera emateko, lehenengo, San Juanetik txalupa batean pasa behar gara San Pedrorantz. Horretarako, aproposa da mugia edo 50 zentimo eramatea. Txalupan egiten den zati hori motza da eta merkea.

Gero, jada ibiltzen hasterakoan, albaolako itsas faktoria aurkitzen da non bertan ikusten dugu nola itsasontzi hori eraiki prozesuan dagoen. Itsas faktoria pasatzerakoan, eskailera dezente daude non batzuk gogorrak diren baina mendi aldeari hasiera ematen dioten eta eskailerak igotzen ari garen einean, paisai eta ikuspegi ederrak ikusteko aukera dago.

Ondoren, eskailera horiek mendi bidera bidaltzen digute eta Faro de Platarantz joateko aukera dago. Tramo luze bat aldapa goran dago baina pena balio du eskaintzen diguen paisaiak eta naturaz gozatzeko aukerak. Gutxi gora behera 1,7. km-an iristen gara Faro de Platara eta bertan aproposa da indar berritzeko hamaiketako txiki bat jatea.

Jada berehala, ibiltzen jarraitu orduko, Ulia mendirantz eta 4,2. kilometroaren inguruan, merendero gune bat aurkituko dugu eta bertan bazkaltzeko aukera izango dugu. Horretarako, hainbat mahai daude, paisai eta naturaz gozatzeko aukera asko, komunak, iturriak ur botila betetzeko eta umeentzat den parke edo jolas leku bat. Zonalde horretan, txorien kantuak etzuten dira eta oso atsegina da bertako egonaldia.

Ibilbidearekin jarraitu ostean, aldapa behera den zati nahiko luzea dago eta gune batzuk harriz betetakoak dira baina hala ere bidea ez da gogorra eta arina da. Donejakue bidea egiten ari direnentzat, bidean zehar hainbat seinale eta bidegurutze daude. Nabarmenenak, gezi horiak dira eta oskola bat agertzen den harriak ere badira. Izan ere, oskolak ematen du Donejakue bidearen seinalea. Bidegurutzeaz aparte, iturri ugari daude ura betetzeko edo arpegia freskatzeko.

Dagoeneko mendi gunea bukatzen ari denean, Donostiarantz abiatzen ari gara eta aldapa behera txiki baten ostean, jadanik irtsi gara Donostiako begiralekura.

Guzti hau Donejakue bidearen etapa motz bat da lagunekin, familiarekin, lantokikoekin edo edozeinekin egoteko esperientzia berriak ematen dituena eta gozatzeko aukera itzela ematen duena.

Comments

    You can or this trail