Plentzia
near Plentzia, País Vasco (España)
Viewed 15 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
Hasiera
Ibilbidea San Telmoko auzoan hasiko dugu, Plentziako itsasadarra eta herria ikusten diren Barrikako auzo batean.
Txipioko padura
Errepidea zeharkatu eta txipioko padura ikusiko dugu, ekosistema eta hegaztiak ikusteko leku paregabea.
Metroa
Hau da Bilbora zeraman tren geltoki zaharra. Gaur egun eraikina kontserbatu egin da, baina geltokia metrokoa da.
Argazkia
Fútbol zelaien atzetik joan gara, Butroi ibaia gure eskuinean eta ezkerrean Plentziako itsasadarra, zubiak zeharkatzen duela.
Gazteluondoko errota (Legarrondo parkea)
Eraikina XVI. Mendekoa da. Errota honek ura metatzen zuen depositu batean itsasgora aprobetxatuz, eta, itsasoak behera egin ahala, deskargatu egiten zen errotaren mekanismoa mugiaraziz.
Santo Cristo del Amparo ermita
Eraikinak garai bateko santutxo batean du jatorria. Hauek, Erdi Aroko eraikin erlijiosoak ziren, hiriburuetan eta harresiz kanpo eraikitzen zirenak, askotan herrien sarreran eta bidegurutzeetan, bidaiariak otoitzak egiteko leku elizkoi bat aurki zezan bere bidaian.
Goñi Portal baserria
Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean kultura-ondasun deklaratuta dago, bai eta arkeologia-gune ere. Eraikin hau, beraz, balio historiko, arkitektoniko eta urbanístico batzuk biltzen ditu, kultura-erabilieretarako optimoa bihurtzen dutenak.
Santiagoko arkua
Arku xume bat da, plazaren erpinean dauden bi eraikinen artean kokatzen dena. Kontuan hartu behar da bere balio historiko kalkulaezina, Plentziako (1236 inguruan populatua)hiribildua inguratzen zuten hormen aztarna bakarra baita, denboraren eta eraikuntzen presioaren ondorioz, aurri-efoeran edo etxeetako hormetan desagertzen joan baitira.
Santa Maria Magdalena eliza
XV. mendearen eta XVI. mendearen artean eraikia, eliza gotiko soila da, oinplano angeluzuzenekoa, eta habearte gangatu gabeko 3 habearte ditu, pilareen bidez banatuta. Kanpandorreko dorre sendoa dorre jagolea izan zen itsasadarraren ibilbidearen gainean.
Aramburu museoa-farmazia
1888an sortutako farmazia familiarra, farmazia izateaz gain museoa ere bada. Erakusketa bat dauka, botikaren, laborategi zaharraren eta errebotika zaharraren jatorrizko espazioak hartzen dituena. Solasaldi interesgarrien lekua zen, eta, besteak beste, Miguel de Unamuno jauna zegoen haietan.
Udaletxeko plaza eta skateparkeko gunea
Udaletxeko plaza garai batean ontziola bat zegoen tokian dago, eta hortik datorkio izena.
PIE
Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroa, Euskal Herriko Unibertsitateak sortua.
Plentziako pasabidea
1991 eta 1992 urteen artean eraiki zuten, zubi zaharra ordezkatzeko. 1983ko abuztuko uholdeen ondorioz, zubi zaharraren zimenduak okertuta geratu zirelako.
You can add a comment or review this trail
Comments