PR-Otsati/Utxati
near Artziniega, País Vasco (España)
Viewed 249 times, downloaded 8 times
Trail photos
Itinerary description
OTSATI/UTXATI BIDEA, ARTZINIEGATIK.
Aiaraldeko Erdi Aroko herri politan hasita, PR margo txuri-horiak jarraitzen dituen bideak, bertoko basoz estalita dagoen Utxati mendiaren gailurrera eraman gaitu gaurkoan.
Herriari izena ematen dion ibaia jarraituz, La Tejako presaraino iritsi eta han ibaia zeharkatu dugu aldapan gora joateko. Ondoren berriz pixkat jeitsi eta La Rozara daraman sakan hezean murgildu gara, bidezidor zahar batean zehar. Bidegurutzera iritsita, gaurkoan alde batera laga dugu La Rozako errotara daraman bidea, zuzenean gailurrera daramana jarraitzeko.
Tarte itxi baten ondoren, xendrak basoak sortutako tunel modukoa zeharkatu eta bide zabalago batetik gailurrera eraman gaitu. Goian postontzia, Peñalba mendia eta Artziniegako ikuspegi ederrak.
Jeitsierako bidea zabala da eta Soxogutin GR 284 arekin bat egin dugu, laister, hango errota bisitatuz. Bide honek Artziniegara bueltan eraman gaitu igerilekuen ondotik.
8km inguruko bueltatxoa, goiz pasa ederra egitekoa.

You can add a comment or review this trail
Comments