Activity

Santa Engrazia ermita

Download

Trail photos

Photo ofSanta Engrazia ermita Photo ofSanta Engrazia ermita Photo ofSanta Engrazia ermita

Author

Trail stats

Distance
0.32 mi
Elevation gain
200 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
0 ft
Max elevation
1,645 ft
TrailRank 
26
Min elevation
1,425 ft
Trail type
One Way
Coordinates
32
Uploaded
August 30, 2018
Be the first to clap
Share

near Altzola, País Vasco (España)

Viewed 766 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofSanta Engrazia ermita Photo ofSanta Engrazia ermita Photo ofSanta Engrazia ermita

Itinerary description

Baserririk tontorrera igotzeko ahalegin txiki bat egin eta erraz iritsiko gara baseliza kokatuta dagoen muinora. Kanpoaldetik gotorleku baten itxura du. Hormetan dauden lau leiho eta sarrerako atea gotiko estiloko arku zorroztunak dira. Sarreran dagoen ur-bedeinkatu ontzi bat dago eta auzolanean altxatutako baseliza askok bezala oso egitura xumea du. Kanpandorrea eta kanpaia dira bereziak oso.

Murugarrenek baseliza honi buruzko aipamena egin zuen 1526. urtean, baina baselizaren jatorria lehenagokoa da. Zestoan apaiz egon zen Hipolito Usabiagaren ustez, bertan erdi monje erdi soldadu ziren tenplarioak egon omen ziren, erromesei laguntzeko. Beste batzuen aburuz, berriz, ermita izan aurretik defentsarako gotorleku bat izan omen zen, talaia modukoa eta funtzio hori galdu zuenean ermita bihurtu omen zen. Erdiko aldarean, oinezko, zelai, ekaitz eta gaixoen zaindari santaren irudia dago. Ohikoa zen amek hitz egiten hasteko zailtasunak zituzten umeak bertara eramatea, eta santuari kandelak eskaintzea eta arrosarioa errezatzea. 1975ean egindako Kristoren mosaikoarekin batera Santa Agata, San Inazio Loiolakoa, San Paulo eta Done Jakueren irudiak ikusiko ditugu. Baina, ermitak duen bitxirik preziatuena 1914ean bertan jarritako erloju bikain baten makineria agertzen da, beirate batek babesturik. 2017an hamaika berritze eta hobetze lanak burutu dira baselizan, ohi bezala auzolanean: erlojua konpondu, traba egiten zuten zuhaitzak moztu, bidea egokitu, argindarraren kablea lurperatu, kanpandorrea konpondu, erlojuarentzat txoko berria egin eta tximistorratz berri bat jarri. Lan bikaina!

Abiapuntura itzuli aurretik, baselizaren ingurutik dagoen ikuspegiaz gozatzeko aukera izango dugu: Hernio, Izarraitz, Pagoeta… hamaika paisaia leku estrategikoan altxatutako eraikin eder honetatik. Etorritako bidetik berriro jaitsiko gara baserrira

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,437 ft
Photo ofBaserria

Baserria

PictographReligious site Altitude 1,617 ft
Photo ofErmita

Ermita

Comments

    You can or this trail