Urdaibaiko ibilbide megalitikoa. Katillotxuko ibilbidea
near Mundaka, País Vasco (España)
Viewed 2777 times, downloaded 25 times
Trail photos
Itinerary description
Urdaibaiko Ipar-mendebaldean badago historiaurreko altxor zoragarria: Sollubeko estazioa megalitikoa. Bertan dago eskualde honetako trikuharri kopuru handiena. Hemen proposatzen dizkizuegun txangoei esker megalitikora bidaiatzeko aukera izango duzue. Zatoz Sollube-Katillotxu aldera eta ezagutu itzazu bertoko trikuharriak, tumuluak eta iruinarriak.
KATILLOTXUKO IBILBIDEA
Ibilbide honek Busturiako Itsasbegi eta Mundaka lotzen ditu. Itsasbegitik abiatu eta Toñako parkea zeharkatu ostean eliza aldera igoko gara. Gernika-Bermeo errepidea zeharkatu eta Munitiz auzora doan errepidetxoari jarraituz mendian gora egingo dugu. Munitizko dorre albotik pasatu eta gora jarraituko dugu, harik eta azken baserrien parean bidegurutze batera heldu arte. Ezkerreko bidea aukeratu eta Pakoteneko trikuharriraino igoko gara. Momentu honetan pista albo batera utzi eta Katillotxuko mendilerroa zeharkatzen duen bidezidorra hartuko dugu. Gailurrean trikuharriei buruzko informazio mahaiak jarri dituzte eta hauetan egitura hauei buruzko bitxikeriak aurkituko ditugu. Katillotxutik Mundakara jaisteko GR 98aren ikurrak jarraituko ditugu harik eta Goitize heldu arte. Auzo bide batek lotzen du Goitiz Mundakarekin.

You can add a comment or review this trail
Comments