Activity

Zumaia,itsasadarra eta itsasoa B

Download

Author

Trail stats

Distance
1.03 mi
Elevation gain
26 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
23 ft
Max elevation
31 ft
TrailRank 
14
Min elevation
3 ft
Trail type
One Way
Coordinates
38
Uploaded
August 18, 2021
Recorded
August 2021
Be the first to clap
Share

near Izaro, País Vasco (España)

Viewed 54 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Zumaiako hiribilduko lehen biztanleen jarduera nagusia nekazaritza izan zen, baina Zumaiako herriak, betidanik, industria, ontzigintza eta portu jarduera handia ere izan du. Historian zehar -hiribildua sortu zenetik, seguruenik-, eta gaur egunera arte, ontzigintza oso jarduera garrantzitsua izan da Urolaren ibaiertzean. Esate baterako, XVI. eta XVII. mendeetan, Zumaia Gipuzkoako ontzigintza gune nagusietako bat izan zen. Eta horretaz gain, duela hamarkada gutxi batzuk arte, probintziako portu garrantzitsuenetakoa ere izan zen merkantzien trafikoan, eta alde horretatik, aipamen berezia merezi dute ibaian gora kokatutako burdinolek eta fabriketan ekoitzitako burdinak eta porlanak.

Zumaian egin daitekeen ibilbiderik errazena eta lasaiena itsasadarrean zehar Urola ibaia itsasoratzen den lekuraino doan ibilbidea da. Urola ibaiaren aldamenetik haren bokaleraino doan ibilbidea antzina ontzigintza-jarduerarako gune nagusi izandakotik barrena doa. Lehen zatian, Zumaiako kai zaharreko guneak, Urola ibaiari hartutako lurrak eta ibaiaren estuarioa zeharkatuko ditugu, eta kai-mutur edo dike berriraino helduko gara. Lehen zati hori amaitu eta gero, itsasadarraren beste aldera joan eta ontziolak, kirol portua, lehengo paduratik geratzen den zatia -Zuloaga museoaren eta lehengo barraren ondoan- ikusiko dugu eta eskoilera berriraino iritsiko gara. Ibilbide osoa egin dezakegu, joan eta etorri, alegia; baina udan beste aukera bat ere badago: Txomin Agirre kaia eta Santiago hondartza lotzen dituen ontzia hartu eta zirkuitu konbinatu zoragarria egitea.

Comments

    You can or this trail