GANGURENMT

GANGURENMT

GANGUREN MENDI TALDEA mendiko kiroletan, eskaladan eta eskian jarduten duen eta mendizaletasuna sustatzen duen elkartea da.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu gisa, ez du diskriminaziorik egiten jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo bestelako egoera pertsonal edo sozialagatik.

GANGUREN MENDI TALDEAren helburua da udalerriko eta beste lekuetako mendizale guztiak bere baitan hartzea, eta gazteak kirol hauetan hastea. Gaur egun, bere bazkideen artean Galdakaoko eta beste udalerrietako auzokoak ditu.

GANGUREN MENDI TALDEA Mendi eta Eskaladako Espainiako Federazioko (FEDME) eta Euskal Mendizale Federazioko (EMF) kidea da, eta federazioaren araudi orokorrak betetzen ditu.

GANGUREN MTk eskertu nahi dizu urtean zehar antolatzen ditugun jardueretan parte hartzea, erakutsitako konfidantzagatik eta gure Kluba aukeratzeagatik mendiaz gozatzeko.

Baina parte hartzearekin ez da nahikoa: zure lankidetza ere behar dugu, eta, horretarako, GANGUREN MTko bazkide egitera animatzen zaitugu.

Urteko kuota baten truke, ondoko abantailak izango dituzu:

Deskontuak kirol-denda batzuetan.
Liburutegia eta bilera- eta proiekzio-gela erabiltzea.
Federatuaren txartela kudeatzea.
Lehentasuna izatea antolatutako jardueretan parte hartzeko eta deskontuak izatea autobus bidezko irteeretan.
Materiala eta aterpea alokatzea.

Member since  November 2011